Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

IKUSIETAIKASI
Eguneroko jardunak ezagutzera emateko

09/04/2008 GMT 1

PRAKTIKUM I-

ikusietaikasi @ 16:17

PRAKTIKUM I IRAKASGAIA -Irakasle Diploma (NUP)-

ikusietaikasi @ 16:10

 

PRACTICUM I IRAKASGAIAIRAKASLE DIPLOMATURA

   1.  Zer  da  Practicum l irakasgaia?   Practicum l Irakasle Diplomaturako lau berezitasunetan (Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Musikalean eta Atzerriko Hizkuntzan) lehenengo mailan ematen den 10 kreditutako enborrezko irakasgai konpartitua da.     Hiru asteetan zehar, ikasleek taldeka, Haur eta Lehen Hezkuntzako zikloetan, bereziki, ikastetxe batean lantzen duten irakasgaia da. Irakasle lanbideari buruzko lehen ezagutza sistematikoa lortzeko egiten den esperientzia praktikoa da. Ikasleek Unibertsitatean jasotako prestakuntza teoriko-praktikoa, Ikastetxe bakoitzak duen hezkuntza errealitatean txertatzea da helburu nagusia. Honetarako ikasle talde bakoitzak, elkarrekin diharduten Unibertsitateko eta Ikastetxeko tutoreen gidaritzapean arituko dira.Practicum I irakasgaiaren programaketa, garapena eta ebaluazio prozesua bateratzailea da, batetik, bateratu egiten baititu irakasle-prestakuntzaren oinarrizko enbor psiko-sozio-pedagogikoa osatzen dituzten jakintza arloak, bestetik, irakasleen arteko lana bateratzen duelako.  Irakasgai honen plangintza Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko eskumena da eta Ikastetxeetan gauzatu ahal izateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak hitzarmen bat sinatzen dute.  
2.  Zein  helburu   lortu   nahi  dira? Ø      Unibertsitateko ikasleek ikastetxe zehatz batean hezkuntzaren izaera eta antolamendua, irakasleen lana, gurasoen parte hartzea eta ikasleen  ikaskuntza eta garapena ezagutu behar dituzte.  Ø      Ikasleek, Irakasle Diplomaturako lehenengo mailan eskuratzen ari diren ezagutzak hezkuntza errealitatean gertatzen denarekin  alderatu behar dute. Ø      Maila pertsonalean, praktika hauek, ikasle bakoitzari irakasle lanbidearekin duen interesa egiaztatzeko aukera ezin hobea emanen diote. Aldi berean, ikaslea konturatu behar da lanbide honetan talde-lana funtsezkoa dela.   
3.  Zein  eduki   landuko  dira?  

3.1  Ikastetxearen izaera eta funtzionamendua 

Ø      Ikastetxearen ezaugarri pedagogiko eta soziologikoak.Ø      Ikastetxearen antolamendu egiturala: ikastetxearen kudeaketa eta pedagogi antolaketa; taldeko eta bakarreko organoak; zereginen banaketa eta koordinazioa; ikastetxearen baliabideak.Ø      Ikastetxearen agiriak: Hezkuntza, Curriculum eta Orientazio Proiektuak.  Barne arautegia. Urteko Plan Orokorra. Urteko Oroitidazkia.Ø      Ikastetxearen kanpo harremanak: hezkuntza-administrazioarekin eta testuinguruarekin (auzoa, herria, hiria, erakundeak eta taldeak).

 

 

3.2  Irakaslearen zereginak

Ø      Irakasle lanbidearen unibertsitateko formakuntza eta prestakuntza iraunkorra. Egungo status soziala.Ø      Irakasleriak betetzen dituen funtzio ezberdinak ikastetxean.Ø      Etapa, ziklo eta mailako curriculumaren antolaketa ikasgelan.Ø      Irakaskuntza-ikaskuntzaren osagai didaktikoak: helburuak, edukiak, jarduerak, metodologia,  ebaluazioa eta orientabide prozesuak.Ø      Ikasgelako espazio, denbora eta taldearen antolaketa.Ø      Teknologien erabilera curriculum arlo ezberdinetan. 

 

3.3  Ikaslearen garapena eta ikaskuntza

Ø      Ikaslearen garapenaren ezaugarriak etapa eta ziklo ezberdinetan eta hauen egokitzapena curriculum proiektuan.Ø      Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen egokitzapena ikasgelan. Ikasleen arteko desberdintasunak.Ø      Integrazioa eta aniztasunaren aurreko atentzio psikopedagogiakoa. Ø      Ikastetxeko giro psikosoziala: ikasleek, ikaskide, irakasle eta langileriarekin mantentzen dituzten elkarreraginak.    4.  Zer da oroitidazkia?Oroitidazkia ez da amaierako bilduma soil bat, baizik eta, hamabost eguneko esperientziak bildu, ulertu eta egituratzen laguntzen digun idatzi dinamiko bat. Oroitidazkia, batez ere, praktikaldian egindako behaketa eta azterketaren ondorioa izan behar da. Praktikaldia ikastetxe berean emandako ikasle guztiek taldean egin beharko dute oroitidazkia.·        Txostena ordenagailuan egindakoa izango da.·        Azalean ikasle guztien, ikastetxearen eta tutoreen izen-abizenak idatzita eduki beharko ditu.·        Aurkibidean atal guztiak adierazita izango ditu eta orrialdeen zenbakiak behar bezala emanda. ·        Hitzaurrean laburrean adieraziko da zein diren erabilitako metodoak, eta zein den lana egituratzeko justifikazioa. Erabilitako iturriak eta dokumentazioa ere aipatuko dira. ·        Oroitidazkiko kapituluetan ikasleak ez dira mugatuko eskolan emandako denboraren deskripzio soila egitera; horretaz gainera, nork bere buruari galdetzea eskolarekin izandako kontaktuaren bidez nola ikusten duen orain irakasletza lanbidea hautatu izana, talde mailan eztabaidatuz.  ·        Ondorioen atalean eskola praktikari buruzko gogoeta ikuspegi integratzailea jasoko dute.Oroitidazkia aurkezteko epea maiatzaren 27an amaituko da 14:00etan. Bi ale aurkeztu behar dira: ale bat  Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko Idazkaritzan (Magnolioak eraikineko beheko solairuan) eta beste bat praktikak egindako Ikastetxean. 

27/02/2008 GMT 1

ETIKA

ikusietaikasi @ 15:13

ETIKA
Morala eta balioen ulermena GAUR EGUNGO GIZARTEAN (p r o p o s a m e n a)
Comprender la moral y los valores EN LA SOCIEDAD ACTUAL (p r o p u e s t a)

Pertsonen arteko elkarrekintzen erlazio morala aztertu beharra dago, bai eta ingurune sozialean, kulturan, ekonomian, politikan eta hezkuntzan. Norberak izan behar duen jarrera gauzak ebaluatzeko oso garrantzitsua da. edukiak, osagaiak eta informazioaren analisiak badu bere garrantzia ere, horiekin gure bizitzako ziklo osoan zehar erabakiak hartuko baititugu.

ADIMEN EMOZIONALAREN ERABILERA

ikusietaikasi @ 15:08

Gaur egun garrantzi handiko gaia bilakatu da. Gabezia dagoelako?, emozioak hezitzeko behar dugun denbora hartzen ez dugulako?, galdera asko dira. Une honetan eskola garaian dauden haur eta gazteen formakuntzan ezinbesteko arlo dela agerian gelditu da. Hezkuntza garaikideak bere didaktika eta metodologian aldaketa bat behar du.
EMOZIOEN ADIMENA gainontzeko adimenen orekatzailea bezala agertzen zaigu, eta hau horri erantzuteko ikasgaia da.

GIZARTE ELKARRERAGINA ETA EZAGUTZAREN GARAPENA

ikusietaikasi @ 15:03

Elkarreragin Sozialak, haur ikaskuntzaregan eta honen ezagutza-garapenarengan duen eragina aztertzean datza. Honetarako ikasgaiaren kokapena eginen da, bereziki, ondorengo gaiak jorratuko direlarik: Elkarreragin motak, adimenaren egungo ereduak: Robert, J. Sternberg-en eredu triarkikoa; Howard Gardner-en adimen anitzen ereduak; Feverstein-en aldakortasun kognitiboaren ereduak eta Daniel Goleman-en adimen emozionala. Adimena hobetzeko eta bultzatzeko dauden eskuhartze egitarau nagusiak aztertuko dira, elkarreraginaren garrantzia azpimarratuz.

HEZKUNTZA BEREZIAREN OINARRI PSIKOLOGIKOAK

ikusietaikasi @ 14:57

Hezkuntza Bereziaren Oinarri Psikologikoak ikasgaia, eskola garaian eta gaur egungo errealitatean oinarrituz, garapenean agertzen diren nahasketetaz eta ikaskuntzan berauek duten eraginaz arduratuko gara. Horretarako hezkuntza premia bereziak eta ikaskuntzaren zailtasunak bereziki aztertuko ditugu. Hauei aurre egiteko dauden eskuhartze egitarauak aipatuko direlarik. Era honetan, heziketa bereziaren egoera ezberdinak ezagutzeko eta bideratzeko informazioaz eta ezagupenaz baliatuko gara. Ikaskuntza esanguratsua oinarri izango dugula.

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!